XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. KANPOAREKIKO HARTUEMONAK ZENTZUEN BITARTEZ IZATEN DIRA.

Zulo txikiok koipe mehe-mehea jariatzen dabe eta MEIBOMIOren GURUINAK izena hartzen dabe.

b.1.- Koipemehe horrek zertarako balio ete dau?.

c) Segurasko behin baino gehiagotan egin dozu negar.

Zure malko horreek zelako zaporea daben konturatu al zara? Apuntatu eizu.

c.1.- Pentsatu eta erantzun.

Malko-isurki dariola al zagoz beti ala negar egiten dozun bakoitzean bakarrik isurtzen jatzuz?.

Arrazoizko erantzuna emoten saiatu zaitez.

c.2.- Malkoen funtzioa zein da?.

Zuk zeuk ondorioztatu dozun funtzio honetaz aparte mikrobioetatik babesten ditue gure begiak malkoak; halaxe egiaztatu ahal izan eban esperientzia askoren bitartez Fleming jakintsuak.

MALKO-GURUINAK eta malkoak jariatzen diran zuloguneak non dagozan hobeto ikusteko, begiratu eiozu ondoko irudiari.

Bekaina / Muskuluak / Betazala / Malko-guruina / Betuleak / Sarrerako zuloguneak / Malko zuloguneak / Sudurrea.